XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sozialismoa Zenbaitek ezin dute hori konprenitu.

Botuak libre emateko garaian zail, eta beste alderdietan hainbeste balioko eskubidea dutenak hori ezertan ez edukitzea.

Eta azkenik Mao. Nahiko poz hartu izango du azkeneko aste honetan.

Alde batetik Krutxef bere etsai amorratua galdu da, eta bestetik, bere atomika bonba leherrarazi dute txinoek.

Beraz komunismoaren barruan eta berehalaxe mundu guzian nahiko aldaketa ikusi beharrean aurkitzen gara.

Beharbada, komunisten artean ikusten ditugun tiki-miki eta haserreek erakusten digute ondoen komunismoaren erorketa nondik etor daitekeen.

Komunismoa, hasieratik eta jatorriz, nazioartekoa zen eta izandu da.

Eta bere frakasorik handienak nazioartekoa ez izatearekin batera etorri zaizkio.

Europako lehenengo gerratearen hasieran sozialista partidu bakoitza abertzale bihurtu zirelako.

Orain, lehenengoz Stalin errusiatar abertzale purrukatua egin zelako, eta geroztik nazio bakoitzeko komunismoak bere bide berezia aurkitu nahi duelako eta Txina eta Errusiaren arteko borroka delako.

Harretarako Togliatti-k heriotza aurretik egin zuen idatzia irakurri besterik ez dadukagu.

Izango dira orain esango dutenak: Kennedy, Joan XXIII-a, Krutxef, haiek ziren, haiek, garaiak... eta gaurko egunean lan egitea, Justiziaren, bakearen eta askatasunaren alde lan egitea ahaztuko zaienak.

(Z.A. 1964- urria-25).

Beltzak eta zuriak Badira berri batzuk egun gehienetan egunerokoetan ikusten ditugunak, nahiz eta iskina batean eta letra txikiekin egon.

Horietako bat Estadu Batuetan beltzak daramaten borroka.